DESENTXUFATUAK
MARTXOAK 26, 18:30ean
BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN
“Ez Dok Hiru” antzerki taldeak “Desentxufatuak” lan komikoa aurkeztuko du MARTXOAREN 26ean, arrtsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek parte hartzen dute euskarazko antzezlan honetan. Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larruaizetara” lanak berreskuratu eta horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.
Ikuskizun honetan galdera batzuk luzatzen
dituzte: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak
albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi
diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?
No hay comentarios:
Publicar un comentario