2012/01/19

CARRERE KONTALARIA, OTSAILAREN 15ean,

Joxemari Carrere kontalariaren ipuin ikuskariak zein idatziak.
Ipuin pre-erotikoak arratsaldeko 18:15ean

Leienda urbanoak goizeko 9:30ean

Ipuin pre-erotikoak

Egiptiarren jainkoaren eskua; Eros, Afrodita; Adan eta Eba, Arbolaren zuloa; “tamainaren auzia”; gozamen bakartia; maitasun debekatuak; zahartzaroa… Mitologiatik kontu zaharretara munduko kultura guztietan sexu kontuak agerpen esanguratsua izan dute. Pertsonen sorrera azaltzeko, harreman debekatuak azaltzeko, samurtasuna, maitasuna, grina, eta beste hainbat kezka eta gogoeta azaltzen dira ipuin askotan. Tabuak, jokaera debekatuak, desira ezkutuak, denak du bere lekua kontakizunetan. Izan ere, sexu harremanak ez dira bide bakarrekoak, anitzak eta, askotan, ulergaitzak jendarte bateko kidea ez denarentzat. Baina guztietan sexu harremanak pertsonen arteko harremanen isla baino ez dira, jende humanoaren existentziaren gaineko gogoetaren parte baino ez.
“Maitasunaren Arbola- Ipuin pre-erotikoak” ipuin ikuskariak ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mitoak eta ipuinen barrena, sexua kontuak ahoan. Geroago, askoz ere geroago, erotismoaz hitz egiten hasi zen. Zaila zaigu ordea, erotismoa zer demontre den definitzen, horregatik hitz egin dezagun sexuaz; erotismo aurreko ipuinak entzun ditzagun, ipuin pre-erotikoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario