2011/02/01

Santa Ageda

Ageda

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko eguna. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu antzinatik. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate-joka laguntza eske ibiltzea, alegia. Ohitura honek oraindik dirau bizirik Euskal Herriko herri askotan. Horretaz gainera, Agate Deunari koplak eta bertsoak kantatzera aterako dira herritarrak eta 251. urteko otsailaren 5ean bularrak moztu zizkioten emakume siziliarraren historia gogora ekarriko da berriro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario