ETBko programa eta DVD berriaren filmaziorako behar zaituztegu.
Datorren urtean, Oskorriren lehen kontzertuaren 40. urtebetetzea izango da eta, 2011ko lehen hiruhilekoan proiektu berezi eta ponpoxo bat lantzen ari gara:
OSKORRI dantzariekin
Erreboluzio Frantsesean galdutako Dantza Zahar Birsortuak
Material osoa prest daukagu jada, 14 dantza dira guztira, eta datorren urtean CD-DVD-liburu formatoan argitaratuko ditugu. Beraz, dantzak entzun, ikusi eta ikasteko informazioak bilduko ditu diskoak, eta DVDan sartuko ditugun dantzekin ETBrako programa bat ere osatuko dugu.
Azaroak 7, igandean, Baionan “Galantak” eta “Napartxo”
Gainera beste lau dantza gelditzen dira, “Erregala zaharra”, “Betronio haundia”, “San Sebastian” eta “Quarrentako erregela”, eta lau hauek guztiak bost hirietan filmatuko ditugu ere, gero posprodukzioan bost hirietako imaginak nahasteko asmoz.
Nahi duzuen guztiok parte har dezakezue, hiri batetan, bitan ala guztietan. Dantza taldeak ez dira zertan osorik etorri behar jakina, baina zuen kontura joan beharko duzue, guk ezin ditugu bidaiak pagatu-eta. Dantzak eta urratsak ikusi eta ikasteko, bideo batzuk eseki dira YOUTUBEn OSKORRI DANTZAK izenean:
Dantzak: http://www.youtube.com/user/OskorriTaldea#grid/user/8C98BB8EBA96A402
Urratsak: http://www.youtube.com/user/OskorriTaldea#grid/user/5637CF7347D31A9D
eta Internet bitarteko Oskorri Dantza Kluba sortu da, haien e-maila natxooskorri@euskalnet.net helbidera bidaltzen duten guztiei, aurrerantzean dantzen musiken mp3ak, bideoak, notiziak eta kontzertu berrien deialdiak helaraziko zaizkiela. Erran zuen lagun guztiei apuntatzeko.
Ea bada, anima zaitezte, zabaldu berri hau eta laster arte. Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzarengatik.
Oskorriren izenean
Natxo de Felipe (94-4162385 / 656-724298 / natxooskorri@euskalnet.net )
No hay comentarios:
Publicar un comentario