2010/10/18

ITZULTZAILE AUTOMATIKOA. Hau pagotxa!

Eleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du.

Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu da itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua.

Bost urte pasa dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen hasi zenetik (www.opentrad.com). Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua Opentrad plataformaren parte da, eta bertan itzulpen automatikoko teknika ezberdinak erabili dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario