Oraintxe bertan jaso dut gure ibilbidea egiteko GIDA, argazki eta guzti.
HEMEN DUZUE TXANGOA ALDEZ AURRETIK PRESTATZEKO MATERIALAREN LEHEN ZATIA (Itzulpen traketsa da, baina presak ez du horretan laguntzen. Aurrerantzean hobetuko dugu. Zin dagizuet!)
Aurrekoarekin nahikoa ez bada, horra hor MATERIALAren BIGARREN zatia.
Campoamor Kultur Etxean geratu gara urriaren 27an, goizeko 09:00etan, eta urriaren 28an, 11:00etan. BI orduko ibilbidean Barakaldoko iraikin interesgarrienak ezagutzeko aukera izango dugu eta, horrela, bertako historian murgiltzea eskura izango dugu.
Aukera paregabea duzue, Hizkuntz Eskolako Kumeok, ibaian gora eta behera ibiltzeko. CHIMBITO itsasontzia zuen zain izango duzue Barakaldoko DARSENAN azaroaren 10ean, arratsaldeko 16:00etan. Aurrekoetan bezala, hau ere bi orduko "itsasaldia" izango da BURDINAren kulturan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario