2013/02/05

KORRIKA Barakaldora, euskara AHORA!!!

 Badator Korrika! Gainean dugu eta dagoeneko hemen duzue behin behineko ibilbidea:

-KAIKU-BAGATZA-EL PILAR-ARRANDI-HERRIKO PLAZA-SANBI-ARTEAGABEITIA-ERREKAORTU-LA PAZ-OSPITALEA-LUTXANA-GASOLINOA-IBAIA-

Aurtengo korrika, martxoaren 22an sartuko da Barakaldora, Sestaotik ( KAIKUTIK), goizeko 11:00etan  eta herrian zehar 11 kilometro egin ondoren, gasolinoa hartuko du  Erandiora joateko, 12:15ean  




 Ulertu duzu? Jakin badakit baietz, baina badaezpada hemen duzu LETRA.
Ezer gehiago jakin nahi? Egizu KLIK hemen bertan eta asetuta geratuko zara.

2012/03/06

HERRIZ HERRI GARMITXAREN ALDE

Bizkaian zehar ibilbidea egingo dugu, GARMITXAk ordezkatzen duen gaixotasunaren berri eman, elkartearen materiala saldu eta plastikozko tapoiak biltzeko .

Garmitxa elkartea ERABATEKO elikagai-intolerantzia duten umeei laguntzeko sortu da: Hesteetako gaixotasun arraro bat da hori, eta gaixoak oinarrizko formula baten bidez elikatu behar dira, daukaten gaixotasunagatik... ezin dutelako INOLAKO elikagairik jan.

Ezagutu gaitzazu eta lagundu iezaguzu!

GARMITXAREN ALDEKO1.IBILBIDEA
HASIERA 2012-03-04 GERNIKA-LUM0
2012-03-11 MUNGIA
2012-03-18 ERANDIO
2012-03-25 BARAKALDO
2012-04-01 BILBO
2012-04-15 UGAO-MIRABALLES
2012-04-22 ZEANURI
2012-04-29 DURANGO
2012-05-13 ZORNOTZA
2012-05-20 BASAURI
2012-05-27 IGORRE
HELMUGA Ekainak 8-9-10 LARRABETZU

ORDUTEGIA 10:00-14:00
www.garmitxa.org garmitxa@gmail.com

2012/02/27

ASIER ALTUNA Barakaldoko Hizkuntz Eskolan

MARTXOAREN 27an, arratsaldeko 17:00ean
BARAKALDO HIZKUNTZ ESKOLAKO LIBURUTEGIAN

Asier Altuna zinema zuzendaria eta gidoigilea da.
2005ean bere lehendabiziko film luzea grabatu zuen, Aupa Etxebeste!,
Telmo Esnalekin batera.


FILMAGINTZA:
• Bertsolari (2011)
• Aupa Etxebeste! (2005)
• Topeka (2004)
• Terminal (2002)
• 40 ezetz (1999)
• Txotx (1997)
• ……………………….

http://www.filmotecavasca.com